• image

    Descubre Zarautz

    y su entorno
  • image

    Descubre Zarautz

    y su entorno
  • image

    Descubre Zarautz

    y su entorno
  • image

    Descubre Zarautz

    y su entorno
  • image

    Descubre Zarautz

    y su entorno

INGURUNEA

Mendebaldetik Ekialdera eta autoz ordu erdira, Zumaia, Getaria, Zarautz, Aia eta Orioko herriekin aurkitzen gara, bakoitzak bere izaera propio eta ezberdina izanik, gipuzkoar Euskal Kostako Urola Kosta eskualdea osatuz. Zumaiako Urola eta Orioko Oria (Kantauri itsasoko hegoaldeko muturreko puntua) ibaien bokaleen artean kokatutako lurralde zerrenda hau Donejakue bideak zeharkatzen du eta bere eskaintzen indar eta aniztasuna du bereizgarri, erakargarritasun aldetik guztiak pareko direlarik. Kultura, paisaia, natura, gastronomia eta aisiak liluratuko zaituen bilduma osatuz bat egiten dute.

Inguruko herri turistikoenetariko bat izanik, Zarautzek herriaz eta inguruaz gozatzeko aukera ematen duten jarduera sorta zabala eskaintzen du. Besteak beste, Zarautz, Orio, Getaria eta Zumaiako herrigune historikoak (Multzo Monumentalaren kategorian Ondare Kulturaltzat katalogatuak), Zarautz eta Zumaiako museoak, Orioko Donejakue bideko interpretazio zentroa, Aiako Agorregi burdinola eta Getariako Cristobal Balenciaga Museoa bisitatzea iradokitzen dizugu. Horrez gain, zeure bisita gertuko hiriburuetarako bisitarekin osatuz gero (Donostia-San Sebastián, Bilbo, Vitoria-Gasteiz, Iruña), ibilbide kulturala guztiz osatua eta anitza bilakatuko da.

Eskualde honetan kokatutako sei hondartzek, dimentsio eta testuinguru aldetik ezberdinak, atseden hartzea, paseatzea edota surfa bezalako kirolak praktikatzea ahalbidetuko dizute. Halaber, paisaiaz eta naturaz gozatzeko aukera izango duzu bioaniztasunagatik pribilegiatua den ingurune batetan dauden ibilbideei esker.

Duna, padura eta itsaslabarrekin, Zarautzko Biotopo babestuaz gain, bere interpretazio zentroa duen Zumaiako geoparkean Flysch-ak sortutako paisaia bereziaz, Aia eta Zarautzen Pagoeta natura-parkeaz eta Urola eta Oria ibaietan babestutako ibaiko espazioez gozatu ahal izango duzu.

Gastronomiari dagokionez, herrian sortzen den giroaz gozatzera bultzatuko zaituen “pintxopote”-aren tradizioaz gain, Getariako txakolinaz lagundutako parrilan erretako arrain on bat dastatzeko aukera izango duzu eta baita inguruak eskaintzen dituen erretegi eta jatetxe ezberdinetako kalitate eta fintasun altuko plater ugari ere.