ZERUPE HOTELA**
ZERUA IKUSGAI ESPAZIOA ARGI NATURALAK HAR DEZAN AHALBIDETZEN DUTEN ARGI-ZULO HANDIEI ESKER
ERRESERBATU ORAINZerua ikusgai espazioa argi naturalak har dezan ahalbidetzen duten argi-zulo handiei esker.
Lurbel estudioak nabe zahar batetik abiatuta diseinaturiko espazio altu eta zabala, non hormigoia, altzairua, beira eta egurra Jon Atxutegi argazkilariak eginiko inguruko argazkiekin konbinatzen diren. Argazki artistiko hauek, XXI mendeko beirate, espazioari kolorea eta atmosfera berezi bat ematen diote.
Espazio lasai eta isila, intsonorizatua. Passivhaus filosofía eta energia-eraginkortasunetik sortutako Konforta, led teknologia, doako Wifi-a, aire egokitua eta modernitatea.
Sentsazio ezberdinak sorrarazten dituen eta solairu bakar batean kokatuta dagoen hotel kontzeptu berri bat, herri-erdigunean kokatua eta sotoan aparkaleku pribatuak edukitzeko erosotasuna eskaintzen duena.
Zarautzeko oinezkoentzako erdiguneko eremu lasai batean kokatua, besteak beste, hondartzara (150m), udaletxe plazara (100m), tren geltokira (150m) edota autobus geltokira oinez hel zaitezke.
Paseatu eta gastronomiaz eta inguruaz gozatzeko aukera paregabea kalitatezko espazio batean.
ZERBITZUAKSentsazio ezberdinak sorrarazten dituen eta solairu bakar batean kokatuta dagoen hotel kontzeptu berri bat.